Vous êtes ici : Accueil » Integrazio Batzordea » Zein ditu helburuak eta lanak ?

Zein ditu helburuak eta lanak ?

D 6 avril 2016     H 07:06     C 0 messages


Toutes les versions de cet article : [euskara] [français]

- ikastoletan ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzea, banakako proiektuak bideratzen eta segitzen lagunduz ;
- ahal duten ber euskaraz eta eskola arruntean ikas eta bizitzeko eskubidea bermatzea ;
- beren hezkuntza behar bereziei egokitutako erantzunak ekartzea ;
- eskolatze horien finantzamenduan parte hartzea ;
- familien laguntzea, sostengu morala eta aholkularitza ekarriz, urrats administratiboetan segituz ;
- gizartearen begirada aldatzen laguntzea beren sozializazioa indartzeko.

Seaskak 2017-2018 ikasturtean berriz ere 76 haur eskolatuak ditu Sohüta, Oztibarre, Arberua, Angelua, Hazparne , Hiriburu, Sara, Donibane Lohizune, Garazi, Senpere, Uztaritze, Kanbo, Ortzaize, Hendaia, Urruñako ikastoletan, Xalbador eta Larzabal kolegioetan, Etxepare lizeoan. Orotara 28 haurrek bakarkako laguntza ukaten dute, 23 egitura kolektibo batean daude, eta 8k egokitzapen pedagogikoak eskuratzen dituzte. Horrez gain, bertze 17 haurren proiektu tokian emana izan dira ikasturtean. Araubidea izan arren, Hezkunde Nazionalak laguntzaile postu guztiak ez ditu ordaintzen.

Aurten berriz ere, 114 000 euro bildu beharko ditugu familien eta haurren laguntzeko.

ESKOLAN JENDARTEAN BEZALA TOKI BAT DENONTZAT

Ezberdintasuna barne hartu nahi duen eskola baten partaide izan eta zuen emaitza bidal.

JPEG - 738.1 ko
Integrazio Batzordea
Un message, un commentaire ?
Forum sur abonnement

Pour participer à ce forum, vous devez vous enregistrer au préalable. Merci d’indiquer ci-dessous l’identifiant personnel qui vous a été fourni. Si vous n’êtes pas enregistré, vous devez vous inscrire.

Connexions’inscriremot de passe oublié ?

Agenda


Rechercher


Commentaires récents