hemen zara : Ataria » Integrazio Batzordea » Zein ditu helburuak eta lanak ?

Zein ditu helburuak eta lanak ?

D 2016-ko apirilaren 6a     H 07:06     C 0 messages


Artikulu honen bertsio guztiak: [euskara] [français]

- ikastoletan ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzea, banakako proiektuak bideratzen eta segitzen lagunduz ;
- ahal duten ber euskaraz eta eskola arruntean ikas eta bizitzeko eskubidea bermatzea ;
- beren hezkuntza behar bereziei egokitutako erantzunak ekartzea ;
- eskolatze horien finantzamenduan parte hartzea ;
- familien laguntzea, sostengu morala eta aholkularitza ekarriz, urrats administratiboetan segituz ;
- gizartearen begirada aldatzen laguntzea beren sozializazioa indartzeko.

Seaskak 2015-2016 ikasturtean berriz ere 57 haur eskolatuak ditu Sohüta, Oztibarre, Arberua, Angelua, Hazparne , Hiriburu, Sara, Donibane Lohizune, Garazi, Senpere, Uztaritze, Kanbo, Ortzaize, Hendaia, Urruñako ikastoletan, Xalbador eta Larzabal kolegioetan, Etxepare lizeoan. Orotara 32 haurrek bakarkako laguntza ukaten dute, 17 egitura kolektibo batean daude, eta 8k egokitzapen pedagogikoak eskuratzen dituzte. Horrez gain, bertze 13 haurren proiektu tokian emana izan dira ikasturtean. Araubidea izan arren, Hezkunde Nazionalak laguntzaile postu guztiak ez ditu ordaintzen.

Aurten berriz ere, 118 000 euro bildu beharko ditugu familien eta haurren laguntzeko.

ESKOLAN JENDARTEAN BEZALA TOKI BAT DENONTZAT

Ezberdintasuna barne hartu nahi duen eskola baten partaide izan eta zuen emaitza bidal.

JPEG - 738.1 KB
Integrazio Batzordea
Mezurik, azalpenik ?
Foroa Moderatua (harpidedunentzat soilik)

Aurretik inskribatzea beharrezkoa da foro honetan parte hartzeko. Hornitua izan zaizun identifikadore pertsonala jarraian adieraztea eskertuko dizugu. Inskribaturik ez bazaude, aurretik inskribatu behar duzu. Aurretik inskriba zaitez.

KonekzioainskribatuPasahitza ahaztuta?

Egutegia


Bilatu


Azken oharrak