hemen zara : Ataria » Blog » Ahalmen urritasuna » Un stoïque soldat de plomb

Un stoïque soldat de plomb

D 2016-ko apirilaren 20a     H 07:09     C 0 messages


Artikulu honen bertsio guztiak: [euskara] [français]

Compagnie de L’oiseau mouche (Nord-Pays-de-Calais)
Antzerkia - 60 min

« …/…Platoan hirukote bat besterik ez: muttiko bat, berunezko soldadua, danbortxo bat, aldi berean narratzaile eta orkestra gizon, istorioa amets eta errealitate artean birjokatzen, iruditeria oro deitzen.
Hortxe da ipuina –bortitz, samur eta irrigarri– baina Florence Lavaud-ek, hitzez hitzekotik urrun, ate guztiak zabaltzen ditu, birmarratzen ditu, soinuez, irudiez eta iradoki giroez bete paletarekin. Bere antzezle xelebreekin moldatzen ditu, keinu eta ikusizko antzerki batean, margolan aldi berean ilun eta argiak, gure bestearekiko soa eraldatzen duten koadroak. Bertan, nor bakoitza berunezko soldadua izan daiteke, azkenean.»

Compagnie de L’oiseau mouche (Nord-Pays-de-Calais)

2013an, Florence Lavaud, Chantier théâtre-ren zuzendaria, Oiseau Mouche-k gonbidatu artista da.
Nola ipini hitzak, gaur egun, Oiseau Mouche-ren antzezleekin egiten ari naizen sorkuntza lanari?
Nola erran zenbait topaketak azpiz gora ezartzen dizkizutela bestearentzat duzun soa?
Nola neutro izan, xehaturiko, hautsiriko haurtzaroari so?
«Behin batean baziren berunezko hogeita bost soldadu, …/… Soldaduak elkarren berdin-berdinak ziren, bakarra zen zertxobaitetan bestelakoa, hanka bakarra baitzuen, azkena urtu zutelako, berun aski ez zenean jada…»
Hala hasten da istorioa…
Hemen sortzen da zentzu gordeen intuizioa. Hemen hasten da inkarnatze desioa…
Horixe da «Le soldat de plomb»… Gure istorioa ipuin baten itzulietan atzematen duen istorioa. «Le soldat de plomb» hobe altxatzeko erortzen uzteko borondatea, tema gogorra…
«Le soldat de plomb» abenturara partitzea da, paperezko itsasontzi txiki batean, sarerik eta buiarik gabe…
«Le soldat de plomb» estoikoa? Bestearen maitasunez ala eraldatzeko uzten du urtu dezaten? Ez dakit, bada… harekin naiz bidaian azken hileotan eta oraindik ezagutzeko dut…
Florence Lavaud

Compagnie de l’Oiseau-Mouche konpainia buruko ezintasunen bat duten hogeita hiru antzezle profesionalez osatu talde iraunkor bat da. 1978. urtean sortu zen eta 1981ean bihurtu zen profesional, Frantziako lehen Arte Lanaren bidezko Laguntza Zentroa sortuz.

33 urteotan, sortu zenean ezarri zitzaizkion xedeak gainditu ditu konpainiak. 70eko hamarkadako aitzindari haiek ezin lortuzkotzat zutena egungo belaunaldiko antzezleen egunerokoa bilakatu da.
1987 arte, taldeak keinu antzerkiaren estetika landu zuen. Testu gutxi zen eta konpainia zuzentzen zuten artistek ez zuten uste aktoreek hitza taulara zezaketenik. Blokatze hori 1987an gainditu zen: testua agertu zen Philippe Vaernewick-en Rapt obran eta Beckett-en Dramaticules obran, Stéphane Verrue-ren zuzendaritzapean.

1995. urtean hasi zen Antonio Vigano-rekin lankidetzan eta hortik hiru obra sortu ziren, haietarik bat Personnages, izan zen, Luigi Pirandello-ren Sei pertsonaia egile bila obratik egokitua. Konpainiak gehien jokatu dituen ikuskizunetan bigarrena da, 10 urtetan 146 aldiz eman baitute. Italian, Stregagatto saria (haurrentzako ikuskizun onena) ukan zuen, 1999. urtean.

2000 urteen hastapenetan, testuak garrantzi handia hartu zuen konpainiaren antzerkigintzan, Jean Racine-ren araberako Phèdre et Hippolyte obrarekin eta Shakespeare-ren le Roi Lear obrarekin, Sylvie Reteuna-ren zuzendaritzapean. Horien ondoren beste hauek etorri ziren: La Mère Bertolt Brecht-ena, Françoise Delrue-ren gidaritzapean, L’Enfant de la Jungle Rudyard Kipling-en araberakoa eta Une Odyssée Homeroren araberakoa, biak Christophe Bihel-en zuzendaritzapean. Konpainiak gehien eman duen ikuskizuna, L’Enfant de la Jungle da, 2011n, 150. emankizuna eskaini duelarik. Konpainiaren azken sorkuntza, Dans ma maison #5 « Oiseau-Mouche », Christophe Piret-ek zuzendu du. 2011ko urrian, konpainia Cédric Orain-ekin lotu zen, sorkuntza berri baterako, Sortir du corps obrarako, non antzezleek Valère Novarina-ren hizkera esploratzen baitute.

Konpainiak gaur egun duen errepertorioa hogeita hemeretzi ikuskizunetakoa da. Mila eta laurehunetik gora emanaldi eskaini ditu Frantzian, Italian, Alemanian, Suitzan, Espainian, Kanadan, bai eta Perun ere!

http://www.oiseau-mouche.org


Linean ikusi : http://www.agglo-sudpaysbasque.fr/f...

Mezurik, azalpenik ?
Foroa Moderatua (harpidedunentzat soilik)

Aurretik inskribatzea beharrezkoa da foro honetan parte hartzeko. Hornitua izan zaizun identifikadore pertsonala jarraian adieraztea eskertuko dizugu. Inskribaturik ez bazaude, aurretik inskribatu behar duzu. Aurretik inskriba zaitez.

KonekzioainskribatuPasahitza ahaztuta?

Egutegia


Bilatu


Azken oharrak