hemen zara : Ataria » Blog » Elkartea » Offres d’emploi AESH

Offres d’emploi AESH

D 2016-ko irailaren 14a     H 07:08     C 0 messages


Artikulu honen bertsio guztiak: [euskara] [français]

Integrazio batzordea recherche 3 AESH :

Seaskak eta Integrazio Batzordeak, 2016-2017 ikasturteko Ahalmen urriko haurren 3 laguntzaile (AESH) bilatzen dituzte :

  • Angelu eta Miarritzeko ikastolan
  • Azkaine eta Senpereko ikastolan
  • Kanboko Xalbador kolegioan

Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak hauek dira :

  • Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
  • Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
  • Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
  • Pertsonen laguntzaile edo « Aide à la personne » kalifikazioan sartzen diren diplomak ukaitea : hauek dira zehazkiago :
    • « Auxiliaire de vie sociale»
    • « Aide médico-psychologique»
    • « Aide à domicile»
  • Aipatu diploma hauek ez izanik ere, AESH gisa edo ahalmen urriko pertsonekin bi urtez lan egin duten pertsonak ere irizpideetan sartzen dira lanbide honetarako
  • Lanpostu gehienak denbora erdikoak dira

Interesatuak direnak, motibapen gutuna + CV bat + diplomaren kopia helaraz dezatela lehen bai lehen : SEASKA – Nere Pentzea, route de la Pouponnière bidea – 64250 KANBO edo seaska.saroia@orange.fr helbidera idatziz

Mezurik, azalpenik ?
Foroa Moderatua (harpidedunentzat soilik)

Aurretik inskribatzea beharrezkoa da foro honetan parte hartzeko. Hornitua izan zaizun identifikadore pertsonala jarraian adieraztea eskertuko dizugu. Inskribaturik ez bazaude, aurretik inskribatu behar duzu. Aurretik inskriba zaitez.

KonekzioainskribatuPasahitza ahaztuta?

Egutegia


Bilatu


Azken oharrak