hemen zara : Ataria » Blog » Elkartea » Lan eskaintza

Lan eskaintza

D 2016-ko uztailaren 21a     H 09:00     C 0 messages


Artikulu honen bertsio guztiak: [euskara] [français]

Postua betea da.

INTEGRAZIO BATZORDEAk langile bat bilatzen du denbora partzialeko postu batentzat (26 ordu astean) eta urte bateko CDD batentzat, 2016eko irailetik goiti, ikastoletako ahalmen urriko ikasleen familien laguntzeko.

Eginbeharrak:
- Elbarritasunaren aurrean familiak lagundu eta sustengatu ;
- Urrats administratibo desberdinetan familiak lagundu ;
- MDPH txostenen segipena egin;
- Hezkuntza taldeko eta ESS bilkuretan parte hartu;
- AESH eta Monitore Hezitzaileen hautaketan parte hartu.

Perfila:
- Ahalmen urritasun edo/eta laguntza sozialaren ezagutza (esperientzia estimatuko da)
- Euskara eta frantsesa menperatzea (idatzian eta ahozkoan)
- Informatika tresnen oinarrizko ezagutza
- Gida baimena eta autoa

Bilatutako kalitateak:
- Harremanetarako gaitasuna
- Autonomia
- Antolatzeko gaitasuna

Zure hautagaitzarentzat, bidal izkizu CV eta motibazio gutuna elebiduna 2016ko agorrilaren 3a baino lehen helbide honetara : info@integrazio-batzordea.eus

Lan eskaintza - Offre d’emploi
Mezurik, azalpenik ?
Foroa Moderatua (harpidedunentzat soilik)

Aurretik inskribatzea beharrezkoa da foro honetan parte hartzeko. Hornitua izan zaizun identifikadore pertsonala jarraian adieraztea eskertuko dizugu. Inskribaturik ez bazaude, aurretik inskribatu behar duzu. Aurretik inskriba zaitez.

KonekzioainskribatuPasahitza ahaztuta?

Egutegia


Bilatu


Azken oharrak