Aurreratu elkartea
2016-ko abenduaren 2a 06:20 0 messages
Artikulu honen bertsio guztiak: [euskara] [euskara] [euskara] [français]
Association de parents d’enfants et de jeunes de la Bidassoa aux besoins éducatifs spéciaux.
Nor gara ?
AURRERATU ELKARTEA elbarritasun fisiko edo psikikoren bat duten haur eta gazteen guraso talde bat gara. Bidasoaldean lan egiten dugu; hain zuzen, Irunen, Hondarribian eta Hendaian bereziki.
Garapenean nolabaiteko nahasmendua (heldutasun atzerapena, autismoa, Down sindromea, garun paralisia, X sindrome hauskorra, hiperaktibotasuna) duten haurren gurasoek, edo eta familiako beste edozeinek osatzen dute elkartea.
Nola lortzen dugu?
Gure seme-alabentzat ekintzak antolatzen ditugu, eta beste erakunde publiko edo pribatuek antolatzen dituztenetan parte hartzen dugu.
Gure helburua integrazioa da, ez bakarrik eskolan, baita aisialdian, kulturan eta denbora librean ere.
Helburuak?
Gure helburuak honako hauek dira:
Gure haurren sozializazioa bultzatzea, haien beharrak kontuan hartuta aisialdi jarduera egokituak antolatuz.
Jendea sentsibilizatzea ezaugarri bereziak dituzten pertsona hauen kontzientzia hartuz eta haien onarpena bultzatzea gizartean
Non?
Bidasoaldean lan egiten dugu, eta gure familiak Irunen, Hondarribian nahiz Hendaian bizi dira.