AESH lan eskaintzak
2016-ko irailaren 14a 07:08 0 messages
Artikulu honen bertsio guztiak: [euskara] [français]
Seaskak eta Integrazio Batzordeak, 2016-2017 ikasturteko Ahalmen urriko haurren 3 laguntzaile (AESH) bilatzen dituzte :
- Angelu eta Miarritzeko ikastolan
- Azkaine eta Senpereko ikastolan
- Kanboko Xalbador kolegioan
Lanbide huntarako bete behar diren irizpideak hauek dira :
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analisatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
- Pertsonen laguntzaile edo « Aide à la personne » kalifikazioan sartzen diren diplomak ukaitea : hauek dira zehazkiago :
- « Auxiliaire de vie sociale»
- « Aide médico-psychologique»
- « Aide à domicile»
- Aipatu diploma hauek ez izanik ere, AESH gisa edo ahalmen urriko pertsonekin bi urtez lan egin duten pertsonak ere irizpideetan sartzen dira lanbide honetarako
- Lanpostu gehienak denbora erdikoak dira
Interesatuak direnak, motibapen gutuna + CV bat + diplomaren kopia helaraz dezatela lehen bai lehen : SEASKA – Nere Pentzea, route de la Pouponnière bidea – 64250 KANBO edo seaska.saroia@orange.fr helbidera idatziz